Zerbitzuen balantza edo zerbitzu-balantza ordainketa-balantzako atal edo kontua da, bertako biztanle ez direnei egindako zerbitzuak nahiz bertako biztanleek atzerrian jasotako zerbitzuak biltzen dituena. Horren osagai nagusietako bat turismoa da, atzerritarrek herrialdean nahiz bertakoek atzerrian xahutzen dutena. Zerbitzu-balantzak merkataritza-balantzarekin, errenta-balantzarekin eta transferentzia-balantzarekin batera osatzen du ordainketa-balantza.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, balanza de servicios.
Loturiko artikuluak
Ordainketa-balantzaOrdainketa-balantza herrialde bateko erakunde ekonomikoek (kontsumitzaileek, enpresek eta gobernuak) munduko beste herrialdeetako erakunde ekonomikoekin egiten dituzten finantza- eta merkataritza-trukeak adierazten dituen kontabilitate-agiri bat da. Europan, herrialde bakoitzeko ordainketa-balantza…
Merkataritza-balantzaEkonomian, herrialde bateko merkataritza-balantza edo balantza komertziala esportazioak ken inportazioak zenbatekoa da. Merkataritza-balantza positiboa denean (esportazioak inportazioak baino handiagoak direnean alegia), merkataritza-superabita dagoela esaten da; negatiboa denean (inportazioak…