    "componentChunkName": "component---src-templates-blog-post-js",
    "path": "/kirol-eragileak",
    "result": {"data":{"allWpPost":{"nodes":[{"title":"Kirol eragileak","content":"
Kirol eragileak, <a href=\"/kirola-definizioa/\">kirolean, ekimen eta praktika sozial moduan, jarduten duten gizarte eragileak dira, pertsonak, taldeak zein erakundeak, kiroletan gertatzen diren interakzio eta ekintza sozialetan parte hartzen dutenak. Haien artean biltzen dira kirolariak, kirola praktikatzen dutenak alegia, entrenatzaileak, epaileak, kirol elkarte edo klubetako kideak eta arduradunak, kirol federazioak eta kirol ekintzaile eta antolatzaileak. Kirolaren muina edo lehen maila eratzen duen eragile hauetaz gainera, kirola gizarteko beste hainbat sistema eta erakundeekin lotzen dela aintzat hartuz, familiako eragileak (gurasoak, bereziki), eskolako eragileak (irakasleak, bereziki),  gobernua eta erakunde publikoak, sustatzaile eta laguntzaile gisa, enpresa babesleak, hedabideak, nazioarteko erakundeak eta noski, afizioa edo zaletuak, kirola fenomeno sozial global gisa zabaldu duen eragile nagusia.
\n
Beste hizkuntzetan: gazteleraz, actores sociales en le deporte.
\n
\n
Loturiko artikuluak
\n
\n
\nInklusio-kirola (kirol inklusiboa)
Kirol inklusiboa, inklusio-kirola edo inklusiozko kirola gaitasun, trebetasun edo kondizio desberdinetako pertsonak biltzen dituen kirol praktika edo formatoa da. Horrela, kirol inklusiboa gizonak eta emakumeak, haurrak, gazteak eta…
\n
\n
\nKirola (definizioa)
Kirola ariketa fisikoa eta jokoa da, era harmonikoan gorputza trebetasunez mugitzea eta adimena lantzea eskatzen dituena, aisialdi, jarduera osasungarri, norgehiagoka edo ikuskizun gisa. Ariketa fisiko gisa, jarduera konkretu…
\n
\n
\nKirol elkarteak
Kirol elkarteak kirol jakinen batzuk interes komuntzat dituzten pertsonen antolakundeak dira, aisialdiaren, kirol-lehiaren nahiz kirol horien irakaskuntzaren nahiz sustapenaren dimentsioetan. Kirola jarduera sozial gisa garatzeko ezinbesteko tresnak dira…
\n
\n
\n
","categories":{"nodes":[{"slug":"kirola","name":"Kirola"}]}}]}},"pageContext":{"slug":"kirol-eragileak"}},
    "staticQueryHashes": ["2841359383"]}