    "componentChunkName": "component---src-templates-blog-post-js",
    "path": "/genero-ikasketak-gender-studies",
    "result": {"data":{"allWpPost":{"nodes":[{"title":"Genero-ikasketak (gender studies)","content":"
Genero-ikasketak, ingelesezko gender studies izenez ezaguna nazioartean, <a href=\"/generoa-generoaren-definizioa/\">generoa sexuan oinarritutako <a href=\"/eraikuntza-soziala/\">eraikuntza soziala delako printzipiotik abiaturik, generoaren araberako desparekotasunak eta diskriminazioak ikertzen dituen <a href=\"https://hiztegia.gizapedia.org/hitza/diziplinartekotasun\">diziplinarteko jakintza-arloa da. Horren aurrekarika XX. mendearen erdialdean daude, Simone de Beuavoir filosofo frantsesaren eskutik, emakume izatearen inguruan egin zituen hausnarketekin, haien erausgarri \"norbera ez da emakume jaiotzen, emakume bilakatzen da\" esaldi ospetsua delarik. Ekarpen konkretu horretatik eta beste batzuetatik haratago,1970eko hamarkadan eta Estatu Batuetan eratuko ziren, ordea, genero-ikasketak jakintza-arlo osotu eta autonomo moduan, generoaren kontzeptualizazio sendoa garatuz Ann Oakley soziologoaren eta Joan W. Scott historialariaren eskutik, besteak beste. Judith Butler (1956- ) izan da jakintza-arloanren teorialari garrantzitsuenetakoa.
\n
\n
Loturiko artikuluak
\n
\n
\nGenero ikuspegia
Genero ikuspegia erakunde batean jarduera bat garatzean emakumeek jasan dezaketen diskriminazioa, desberdinkeria eta bazterketa egoerak identifikatu eta horiei aurre egiteko erabaki eta ekintzen multzoa da, gizon eta emakumeen…
\n
\n
\nGenero ekitatea
Emakumeak eta gizonak berdin tratatzen dituen genero parekidetasunetik haratago, genero-ekitatea benetako berdintasunera heltzeko diskriminazioa pairatzen duenaren egoera eta zirkunstantziak aintzat hartu eta gainditzeko erabakiak hartu eta ekintzak garatzeko…
\n
\n
\nGenero-aniztasuna
Genero-aniztasuna gizartean genero-identitate anitz izatea da, binarismoak ezartzen dituen emakumeaz eta gizonaz gainera, horien artean izanik pertsona transgeneroak, ez-binarioak eta genero aldakorra dutenak, besteak beste. Bestalde, genero-aniztasunak identitate…
\n
\n
\n
","categories":{"nodes":[{"slug":"soziologia","name":"Soziologia"}]}}]}},"pageContext":{"slug":"genero-ikasketak-gender-studies"}},
    "staticQueryHashes": ["2841359383"]}