    "componentChunkName": "component---src-templates-blog-post-js",
    "path": "/federiko-krutwig",
    "result": {"data":{"allWpPost":{"nodes":[{"title":"Federiko Krutwig","content":"
Federiko Krutwig Sagredo (1921-1998) euskal filologo eta idazlea izan zen. Bere jardunean, euskararen batasunaren aldeko ekintzaile eta helenista ezaguna ere izan zen. Euskararen batasunari dagokionez, lapurtera klasiko kultuaren apustua egin zuen, baina azkenean baztertua izan zen neurri handi batean; bere idazlanetan, ordea, euskararen aldaera hori erabiltzen jarraitu zuen. Euskara nerabe zelarik ikasi zuen, bere kabuz. Sorbonako Unibertsitatean filologia ikasi zuen, eta 1941ean Resurreccion Maria de Azkuerekin elkarlanean hasi zen. Hortik gutxira Euskaltzaindian sartu zen eta lan handia egin zuen erakundea suspertzen. Bere lanik ezagunena, Fernando Sarrailh de Ihartza ezizenarekin, Vasconia: Estudio dialéctico de una nacionalidad (1962) izan zen, non Euskal Herriaren historiaz eta egoeraz hausnarketa egin eta borroka armatuaren alde egiten zuen. Lan horrek eragin handia zuen hainbta urtetan zehar <a href=\"/eta-euskadi-ta-askatasuna/\">ETAren estrategian. Poliglota handia izan zen, hamabost hizkuntzatik gora jakitera heldu zelarik.
\n
\n
Loturiko artikuluak
\n
\n
\nSexu askatasuna
Sexu askatasuna pertsonak indibidualki sexu orientazioa mugarik gabe definitu eta euren sexualitatea kontzienteki garatu eta eta gizartean bizitzeko eskubidea da, besteen sexu askatasuna mugatu eta urratu gabe, diskriminaziorik,…
\n
\n
\nKontzientzia-askatasuna
Kontzientzia-askatasuna norberaren sinesmen eta konbikzioak jarraituz jokatzeko eskubidea da. Oinarrizko giza-eskubidetzat hartzen da, eta gehienetan pentsamendu, ideologia eta erlijio-askatasunarekin batera jaso edota haiekin identifikatzen da. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz,…
\n
\n
\nETA (Euskadi ta Askatasuna)
ETA edo Euskadi ta Askatasuna Euskal Herriko ideologia abertzale eta sozialistako erakunde armatu terrorista izan zen, 1959an sortu eta 2018an bere kabuz desegin arte jardun zuena, helburu nagusitzat…
\n
\n
\n
","categories":{"nodes":[{"slug":"biografiak","name":"Biografiak"}]}}]}},"pageContext":{"slug":"federiko-krutwig"}},
    "staticQueryHashes": ["2841359383"]}