    "componentChunkName": "component---src-templates-blog-post-js",
    "path": "/erliebe-tabularra",
    "result": {"data":{"allWpPost":{"nodes":[{"title":"Erliebe tabularra","content":"
Erliebe tabularra altuera desberdinetako <a href=\"/erliebea-definizioa-geografia/\">erliebe edo orografia laua da, non estratu geologikoak modu horizontalean kokatzen diren, material gogorren geruzak (kareharriak, adibidez) geruza bigunagoekin (buztinak, adibidez) txandakatuz, higadura-eragileek, batez ere ibaiek eta errekek, modu desberdinean jarduten dutelarik haien gainean, profil orografiko berezia sortuz, non eremu altuak, non estratu gogorrek dirauten, txandakatzen diren altuera txikiagoko eremuekin, non estratu bigunak dauden. <a href=\"/goi-lautada/\">Goi-lautada osatzen duten eremu altuei mortu deitzen zaie hedadura handikoak direnean; higaduraren ondorioz atzera egiten dutenean forma goratu ertainak (mahaiak) eta txikiagoak eta isolatuak (lekuko muinoak) sortzen dituztenak, maiz malda oso malkartsuekin (muelak) edo glazis izeneko formazioekin (goiko zonetako higaduratik datozen materialen metaketak). Beheko eremuak, landazabalak izenekoak, material bigunen gainean zabaltzen dira, normalean buztinezkoak eta laboreetarako oso egokiak direnak. Ibaiek, erliebe mota horietan, arroila izeneko formazioak sortzen dituzte, haran oso estuak eta material gogorren gainean goratuak; eta ebakiak, arroilak baino zabalagoak biana haiek bezain sakonak eta bertikalak.
\n
Ikus, gainera
\n
\n
<a href=\"/penelautada-penilautada-zer-da-definizioa/\">Penelautadak
\n
\n
\n
Loturiko artikuluak
\n
\n
\nGoi-lautada (goi-ordokia)
Goi-lautada edo goi-ordokia, batzuetan meseta ere deitua, itsasoaren mailatik goi samar dagoen lur eremu laua da (ikus, ordoki edo lautada), hedadura handikoa, besterik gabe ingurunetik mendikateek bereizten dutena…
\n
\n
\nIberiar goi-lautada
Iberiar goi-lautada iberiar penintsulako erdialdean zehar hedatzen den goi-lautada zabala da, 400 000 km²-rekin penintsularen zati handia hartzen duena, batez besteko 650m garaieran. Iparretik hegora gutxi gorabehera erdibidean…
\n
\n
\nErliebe alderantzikatua
Erliebe alderantzikatua geruza berrienak higatu gabe eta geruza zaharrenak higatuta geratzean suertatzen den erliebe forma da, sinklinal esekiak eta ibar antiklinalak sorraraziz. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, relieve invertido.
\n
\n
\n
","categories":{"nodes":[{"slug":"geografia","name":"Geografia"}]}}]}},"pageContext":{"slug":"erliebe-tabularra"}},
    "staticQueryHashes": ["2841359383"]}