    "componentChunkName": "component---src-templates-blog-post-js",
    "path": "/demokrazia-organikoa",
    "result": {"data":{"allWpPost":{"nodes":[{"title":"Demokrazia organikoa","content":"
Demokrazia organikoa erregimen frankistak herritarren partaidetza bideratu eta kontrolatzeko garatu zuen eredu politikoa izan zen, gizartearen atal naturaltzat familia, lana eta herria harturik, alderdi politikoak eta ordezkaritza bidezko demokrazia liberala ukatu eta buruzagitza autoritario baten mendean atal natural horiek kudeatzen zituzten erakundeak garatu zituena, hala nola <a href=\"/sindikatu-bertikala-zer-zen-definizioa-kontzeptua/\">sindikatu bertikala lanaren arloan, finean alegiazkoa edo faltsua zen herritarren partaidetza sustatzen zela ikusarazteko. Terminoa erregimen frankistan erabili zen bereziki baina ideologia faxistako estatuetan garatutako eredua izan zen, bereziki Italian, Benito Mussoliniren diktadurapean. Espainian, demokrazia organikoa <a href=\"/erresumaren-funtsezko-legeak/\">Erresumaren Funtsezko Legeen bitartez gauzatu zen, Lanaren Forua, Gorteen Lege Osagarria, Espainiarren Forua eta<span id=\"Ley_de_Principios_del_Movimiento_Nacional\" class=\"mw-headline\"> <a href=\"https://gizapedia.org/estatuaren-lege-organikoa-espainia-1966/\">Estatuaren Lege Organikoa barne hartzen zituena besteak beste.
\n
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, <a href=\"https://ikusmira.org/p/democracia-organica\">democracia orgánica, Ikusmira webgunean.
\n
\n
Loturiko artikuluak
\n
\n
\nIntelektual organikoa
Intelektual organikoa Antonio Gramsci filosofoak asmatutako terminoa da, gizarte klase edo kolektibo baten diskurtsoa osatu, artikulatu eta bateratu egiten duen lider intelektuala izendatzeko, eta beraz finean klase horren…
\n
\n
\nZuzeneko demokrazia (demokrazia zuzena)
Zuzeneko demokrazia edo demokrazia zuzena herritarrek edo erakunde bateko kideek erabakiak demokratikoki, bozketa bidez, eta zuzenean, ordezkari edo bitartekaririk gabe, hartzen dituzten demokrazia-sistema da. Demokraziaren ideala da, baina…
\n
\n
\nMateria organikoa
Materia organikoa izaki bizidunek euren bizialdian sortutako hondakinek nahiz haien gorpuzkinek, hil eta eta gero, sortzen duten materia da, bereziki karbonotik eratorritako gai kimikoek osatua. Materia organikoaren edukia…
\n
\n
\n
","categories":{"nodes":[{"slug":"historia","name":"Historia"}]}}]}},"pageContext":{"slug":"demokrazia-organikoa"}},
    "staticQueryHashes": ["2841359383"]}