    "componentChunkName": "component---src-templates-blog-post-js",
    "path": "/banaketa-normala",
    "result": {"data":{"allWpPost":{"nodes":[{"title":"Banaketa normala","content":"
Banaketa normala, banaketa gausstarra edo kurba normala estatistikan maiz erabiltzen den probabilitate-banaketa jarraitu bat bat da, kanpai itxurakoa — hain zuzen ere, Gaussen kanpaia ere deitzen zaio — eta simetrikoa.  Bere formagatik, batezbestekoaren inguruan probabilitatearen zati handia biltzen duelako alegia, errealitateko aldagaietarako eredu gisa maiz erabiltzen da. Bi <a href=\"https://gizapedia.org/parametro-estatistikoak\">parametrok definitzen dute banaketa normal bakoitza: <a href=\"https://gizapedia.org/esperantza-matematikoa\">batezbestekoa edo itxarondako balioa, <img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"https://gizapedia.hirusta.io/wp-content/ql-cache/quicklatex.com-461fe1a58a75801541487ddf10d32abd_l3.png\" class=\"ql-img-inline-formula quicklatex-auto-format\" alt=\"\mu\" title=\"Rendered by QuickLaTeX.com\" height=\"12\" width=\"11\" style=\"vertical-align: -4px;\"/>; eta desbideratze estandarra, <img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"https://gizapedia.hirusta.io/wp-content/ql-cache/quicklatex.com-1c9cc40f96a1492e298e7da85a2c1692_l3.png\" class=\"ql-img-inline-formula quicklatex-auto-format\" alt=\"\sigma\" title=\"Rendered by QuickLaTeX.com\" height=\"8\" width=\"11\" style=\"vertical-align: 0px;\"/>, eta beraz bi balio horiek emanez zehaztu daiteke labur banaketa normal konkretu bat: <img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"https://gizapedia.hirusta.io/wp-content/ql-cache/quicklatex.com-0d62358b4d69bf9aaa2657124f136481_l3.png\" class=\"ql-img-inline-formula quicklatex-auto-format\" alt=\"X \sim N(\mu,\sigma)\" title=\"Rendered by QuickLaTeX.com\" height=\"19\" width=\"98\" style=\"vertical-align: -5px;\"/>. Bere dentsitate-funtzioa hau da:
\n<p class=\"ql-center-displayed-equation\" style=\"line-height: 44px;\"><span class=\"ql-right-eqno\">   <span class=\"ql-left-eqno\">   <img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"https://gizapedia.hirusta.io/wp-content/ql-cache/quicklatex.com-be899c0426280215e0775ee97fb33838_l3.png\" height=\"44\" width=\"345\" class=\"ql-img-displayed-equation quicklatex-auto-format\" alt=\"\[f(x) = \frac{1}{\sigma \sqrt{2\pi}} \exp\left( -\frac{(x - \mu)^2}{2\sigma^2} \right); -\infty&#60;x|\infty\]\" title=\"Rendered by QuickLaTeX.com\"/>
\n
Dentsitate-funtzio horretatik banaketa normalaren probabilitateak kalkulatzea zaila da, baina bere propietate matematikoei esker <img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"https://gizapedia.hirusta.io/wp-content/ql-cache/quicklatex.com-f489381d3a9192910b7eb80472af2798_l3.png\" class=\"ql-img-inline-formula quicklatex-auto-format\" alt=\"N(\mu,\sigma)\" title=\"Rendered by QuickLaTeX.com\" height=\"18\" width=\"58\" style=\"vertical-align: -4px;\"/> <a href=\"https://hiztegia.gizapedia.org/hitza/banaketa-normal-orokor\">banaketa normal orokor oro <img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"https://gizapedia.hirusta.io/wp-content/ql-cache/quicklatex.com-642c26257e430bf7e90d8add64ef0a24_l3.png\" class=\"ql-img-inline-formula quicklatex-auto-format\" alt=\"N(0,1)\" title=\"Rendered by QuickLaTeX.com\" height=\"18\" width=\"55\" style=\"vertical-align: -4px;\"/> <a href=\"/banaketa-normal-estandarra/\">banaketa normal estandarrera bihur daiteke, tipifikazio izeneko prozesuaren bitartez, azken banaketa horretako probabilitateak taularatuta daudelarik.
\n
Banaketa normalak beste zenbait propietate matematiko interesgarri ditu: banaketa normalen batura, eta beraz batezbestekoa ere bai, banaketa normal bat da, eta baita ere banaketa normal baten edozein aldakuntza lineal. Gainera, beste banaketa zenbaiten limitea da, hala nola <a href=\"https://gizapedia.org/banaketa-binomiala\">banaketa binomialaren limitea n handia denean eta <a href=\"/poisson-en-banaketa/\">Poisson-en banaketaren limitea, lambda parametroa handia denean. Limitearen teorema zentralaren arabera, banaketa kopuru aski handi baten batura, eta ondorioz baita batezbestekoa ere, banaketa normalaren araberakoa da. Azken propietate honek <a href=\"https://gizapedia.org/inferentzia-estatistikoa\">inferentzia estatistikoaren oinarrizko banaketa gisa jartzen du banaketa normala, horrela lagin batezbestekoaren eta beste estatistiko askoren banaketa gisa agertzen baita.
\n
Beste hizkuntzetan: ingelesez, normal distribution; frantsesez, loi normale; gaztelaniaz, distribución normal.
\n
Ikus, gainera
\n
\n
<a href=\"https://gizapedia.org/ikasliburua-banaketa-normalaren-taula\">Banaketa normalaren taula
\n
<a href=\"/gardenki-banaketa-normala-eta-limitearen-teorema-zentrala/\">Gardenki: Banaketa normala eta limitearen teorema zentrala
\n
\n
\n
Loturiko artikuluak
\n
\n
\nBanaketa normal estandarra
Banaketa normal estandarra edo $Z \\sim N(\\mu=0,\\sigma=1)$ banaketa normala da, eta beraz batezbestekoa edo itxarondako balioa [latexpage] ($\\mu$) 0 eta desbideratzea ($\\sigma$) 1 dituena. Banaketa normal estandarra banaketa…
\n
\n
\nStudent-en t banaketa
Student-en t banaketa lagin batezbestekoari dagokion probabilitate-banaketa da, lagin-tamaina txikia, populazioa normala eta populazioaren desbideratzea ezezaguna denean. Halaber, bi batezbestekoen berdintasunari buruzko probak burutzeko ere erabiltzen da.  [latexpage]…
\n
\n
\nGardenki: Banaketa normala eta limitearen teorema zentrala
Banaketa normala (Gauss-en kanpaia edo gausstar banaketa  ere deitua) estatistikan gehien erabiltzen den banakuntza da arrazoi hauengatik: kanpai itxurakoa eta simetrikoa da, eta horrela errealitatean maiz agertzen diren…
\n
\n
\n
","categories":{"nodes":[{"slug":"estatistika","name":"Estatistika"}]}}]}},"pageContext":{"slug":"banaketa-normala"}},
    "staticQueryHashes": ["2841359383"]}