Geografia politikoan, enklabea beste herrialde edo entitate politiko baten baitan dagoen lurralde zatia da. Esklabeak berriz, herrialde edo entitatetik guztiz bereizita dauden lurralde zatiak dira, guztiz lurralde baten…
Gizapedia
Ozeano Atlantikoa Lurraren bost ozeanoetako bat da, Europa eta Afrika alde batetik eta Amerika bestetik banatzen dituena. Ozeano guztien azaleraren %28a eta Lurraren %16a hartzen du, guztira 82 400 000 km2 hartuz, bigarren ozeano handiena izanik, Ozeano Barearen ondoren. Iparretik hegora 5 000 km da luzean, ardatz gisa S luze baten itxurakoa hartuz, eta 2 840-6 757km bitartean zabalean. Bi itsasgune handitan banatzen da, Ipar Atlantikoa eta Hego Atlantikoa, ekuatoreak bananduta. Horretaz gainera, kostaldeko itsaso ugari ditu Europarekin, Amerikarekin eta Afrikarekin dituen ukipen-zonetan, horien artean handienak izanik Labrador itsasoa, Ipar itsasoa, Itsaso Baltikoa, Mediterraneoa, Karibe itsasoa eta Gineako golkoa. Uharte eta uhartedi nagusiak Islandia, Britania Handia eta Irlanda, Antillak, Azoreak eta Falklandak.
Ozeano Atlantikoak eragin nabarmena du inguruko lurraldeetako kliman. Golkoko itsaslasterrak Karibeko ur epelak garraiatzen ditu Atlantikoan zehar Europako kostalderaino, bere latitudeagatik kontinente horri legokiokeen baino klima epelagoa eraginez. Hala ber, nabarmenak dira Atlantikoko ur tropikal epeletan garatzen diren hurakanak, maiz Karibeko uharteetan, Ertamerikan eta Ipar Amerikan hondamendiak eragiten dituztenak.
Ozeano Atlantikoa Pangea superkontinentea Zenozoikoan zehar zatitzean eta horren ondorioz Afrika, Eurasia, Ipar Amerika eta Hego Amerika kontinenteetako plaka tektonikoak banatzean. Egun Ozeano Atlantikoak jarraitzen du zabaltzen Erdialdeko Atlantioko dortsalak sortzen duen lurrazal ozeaniko berriak eragindako bultzadaren ondorioz.

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.