Mediterraneo itsasoa edo, besterik gabe, Mediterraneoa (latinezko mare Mediterraneum izenetik, euskaraz "lurren erdian dagoen itsasoa) Europako hegoaldearen eta Afrikako iparraldearen artean dagoen itsaso erdi itxia da, Ozeano Atlantikoarekin Gibraltarko itsasartean elkartzen dena, eta Itsaso Beltzarekin, Dardaneloan itsasartean. Indiako Ozeanoarekin ere lotura du, Suezko kanaletik. 3860km-ko zabalera du, mendebaldetik ekialdera eta ehunka kilometro iparretik hegora. Uharte ugari ditu bere barnean, handienak izanik Sizilia, Sardinia, Txipre, Korsika, Kreta, Eubea eta Mallorca, hurrenkera horretan. Bere inguruan eremu epel eta azpitropikalak daude, eta horren ondorioz itsaso epela da. Guztira, 21 herrialde dira Mediterraneoko kostaldea dutenak. Antzinako zibilizazio anitzen eremua izan da, hala nola, Antzinako Egipto, feniziarrak, Antzinako Grezia, Antzinako Erroma eta kartagotarrak. Antzinako erromatarrek Mare Nostrum ("Itsaso Gurea") deitzen zioten.
Uharte ugarien eta bere inguruko penintsula eta golko ugariren ondorioz, itsaso erdi itxi eta kostaldeko itsaso txikiago ugari ditu:
Loturiko artikuluak
Alborango itsasoaAlborango itsasoa Mediterraneo itsasoko mendebaldeko muturrean dagoen itsasgunea da, Andaluziako Mediterraneoko kostaldearen, Gata lurmuturretik Gibraltarko itsasarteraino, eta Iparraldeko Afrikako kostaldearen artean, itsasarte horretatik Fegalo lurmuturreraino, Algerian. Izena itsasgune…
Tirreniar itsasoaTirreniar itsasoa Italiar penintsulako kostaldetik mendebaldera Korsika eta Sardinia uharteetaraino, eta hegoalderantz Siziliaraino dagoen Mediterranear itsasoko zatia da. Izena antzinaroan haren kostaldean bizi ziren etruskoen grezierazko izenetik dator,…
Balearretako itsasoaBalearretako itsasoa Balear uharteetatik ipar mendebaldera Iberiar penintsulako kostalderaino, Gironako San Sebastian eta Alakanteko San Antonio lurmuturrek mugatuta, zabaltzen den Mediterranear itsasoko zatia da. Beste hizkuntzetan: ingelesez, Balearic…