Foru aldundiak


KategoriakPolitika

Foru aldundiak edo foru diputazioak, Euskal Autonomia Erkidegoa osatzen duten Araban, Bizkaian eta Gipuzkoako lurralde historiko edo foru lurraldeetako gobernu eta administrazioa burutzen dituzten erakunde politikoak dira. Haietako organo gorena Batzar Nagusiak dira, herritarrek demokratikoki aukeraturiko batzarkideek osatuak. Espainiako probintzia-diputazioen moduko erakundeak dira, baina foru erregimenean ezarritakoaren arabera, eskumen handiagoak dituzte, bereziki zerga bilketari dagokionean. Espainiako Trantsiziora arte, Nafarroako Foru Diputazioa ere izan zen, baina Nafarroako Gobernua izenaz ezagutzen da egun, Nafarroako Autonomia Erkidegoaren organo gorena dena.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, diputaciones forales.

177 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.