Itsaso Jonikoa edo, besterik gabe, Jonikoa, batzuetan Joniar Itsasoa ere deitu izan dena, Mediterranear itsasoko zati bat da, Italia hegoaldearen eta Albania eta Grezia artean, Itsaso Adriatikoaren hegoaldean,…
Gizapedia
Alborango itsasoa Mediterraneo itsasoko mendebaldeko muturrean dagoen itsasgunea da, Andaluziako Mediterraneoko kostaldearen, Gata lurmuturretik Gibraltarko itsasarteraino, eta Iparraldeko Afrikako kostaldearen artean, itsasarte horretatik Fegalo lurmuturreraino, Algerian. Izena itsasgune horen erdian gutxi gorabehera kokatzen den Alboran uhartetik datorkio. Plaka tektoniko eurasiarraren eta afrikarraren arteko kontaktu-lerroan kokaturik, sismo edo lurrikara ugari gertatzen diren zonaldea da.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, mar de Alborán.

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.