Bilbotik oso gertu, Arnotegi eta Pagasarri mendiak banatzen dituen harana eta harana zeharkatzen duen erreka. Hirigunetik gertu izan arren, inguruetan geratzen den naturgune ukitugabe bakanetakoa da.
Gizapedia
Abalotz edo Abaloz Andatza eta Belkoain mendien arteko erreka bat da, 4-5 kmko bidea hegomendebaldetik hasi eta ekialdera egin ondoren, bere urak Oria ibaira ezkerretik isurtzen dituena. Errekaren ibilbide gehiena Donostiako Zubieta auzoaren eta Andoaingo udalerrien arteko muga da, Donostiako lurrak ipar aldeko isurialdean utziz, eta Andoaingoak hegoaldekoan, tarte txiki batean ezin non Donostiako jurisdikzioak errekak zeharkatu eta hegoaldeko lur batzuk ere hartzen dituen. Errekaren ondoan, ibilbidearen erdialdean gutxi gorabehera, kokatzen da Atxulondoko burdinola, XV. mendean eraikia eta bere jarduera XIX. mendera arte luzatu zuena. Errekaren ingurua basatia da, basoz inguratua eta giza presentzia eskasarekin, mendizale bakanen joan etorriak kenduta.

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.